Eskalada egiten ari zenean istripua izan duen 28 urteko gazte bat erreskatatu dute igande honetan EAEko Larrialdi Zerbitzuek Eginon. 15:00ak aldera izan dute istripuaren berri, SOS DEIAK 112 zenbakiari egindako deialdi baten bitartez. Dei horretan, lagun batek larrialdi zerbitzuei esan die harekin batera zihoan laguna erori egin dela horma harritsu batean, Asparrenean.
Zaintza eta Erreskate Unitateko Mendi Ataleko agenteak eta osasun zerbitzuak bertaratu dira istripuaren lekura, helikoptero batean. Inguruaren ezaugarri orografikoak aintzat hartuta, aire bidezko erreskatea egitea erabaki dute. Eroritako gazteak zauriak izan ditu, batez ere aurpegian, baina ez du konortea galdu. Txagorritxuko ospitalera eraman dute.