2023/12/03 13:00 - 14:00

ANTZERKIA

'Lakoste', Eneritz Artetxe

'Lakoste', Eneritz Artetxe
Garaion, Ozeta, Lautada Barrundia

Dxusturi teatroaren aurreko aurkikuntzetako bat izan zen Karramarroa pertsonaia. Karramarroa 50 urteko emakume bat da, bitxia, mihiluzea, zorrotza eta zirtolaria. Garaionen aurkezten duten 'Lakoste' antzezlanean jarraipena eman nahi izan diote jokalaria eta pertsonaiaren artean kokatzen den izaki berezi honi. Oraingo honetan Karramarroak ikusleei begietara begiratuko die zuzenean haiekin hainbat gai partekatzeko: estralurtarrak, artistak, familia estandarra, krokodiloak, menopausia...

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago