hiri hondakinak

Emaitza "kezkagarriak" utzi ditu Lautadak

Estitxu Ugarte Lz. de Arkaute 2023ko urr. 20a, 06:00

Edukiontziak Agurainen. Argazkia: GOOGLEMAPS

Gaikako bilketaren datuek okerrera egin dute. 2021eko datuekin alderatuta, kopuru txarragoak dituen Arabako kuadrilla bakarra da Lautada.

Lautadako Kuadrillak aurreko urtean baino hondakin gutxiago sortu ditu 2022an (%7 gutxiago, 5.355 tona zabor). Hala ere, datu hori lausotu egin da gaikako bilketaren datuek okerrera egin dutelako. Hala, 2021eko datuekin alderatuta, kopuru txarragoak dituen Arabako kuadrilla bakarra da Lautada, eta gainera, azken urteetan kuadrilla guztietan izandako hobekuntzarako joera apurtu duen bakarra.

Gaikako bilketa guztietan –ontzi arinetan eta ehunetan ezik– beherakadak gertatu dira, eta bereziki kezkagarria da biohondakinen beheranzko joera. Beiran %2koa izan da beherakada, %4koa paperean eta %17koa landare-olioaren bilketan. Gaikako bilketaren ehunekoa murriztu den bezala, Lautadako Kuadrillako birziklatze tasa osoa puntu bat murriztu da 2021eko %37arekin alderatuta. "Emaitza kezkagarria da, lurralde osoan hobetu ez den kuadrilla bakarra baita", azpimarratu du Hiri Hondakinen Behatokiaren txostenak.

Erlazionatuak

Kripan eta Eltziego, eredu

Estitxu Ugarte Lz. de Arkaute 2023 urr 20 Araba

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago