Aguraingo 628. Azokan, zaharrak berrituz

Erredakzioa 2023ko urr. 3a, 16:32

Arabako artzain gaztaren 37. edizioan, lehen saria Larreako Patxi Lopez de Uraldek lortu du. Txapeldunordea Ilarduiako La Leze gaztandegia izan da.

Irrikaz egoten dira aguraindarrak urriko lehen asteartea noiz helduko; izan ere, Euskal Herriko azoka zaharrena ospatzen dute egun horretan. Aurten, 628. azokak ez du huts egin. Abeltzainen, nekazarien, azokako gainerako parte hartzaileen eta udalaren ahalegin bateratuari esker lortu da azokaren kalitateari eustea, eta Euskal Herri osoan erreferentea izateari eutsi dio jaiak.

Abere feriak aurreko urteetako ezaugarri guztiak mantendu ditu, eta Euskal Herriko Mendiko Zaldiaren XIV. lehiaketa nabarmendu da. Halaber, Arabako artzain gaztaren lehiaketak ere protagonismo berezia hartu du. Hogei artzain inguruk parte hartu dute XXXVII. edizioan. Idiazabal Gazta Jatorrizko Deituraren dastatze batzorde ofizialeko kideek osatu duten epaimahaiak aukeratu ditu txapeldunak, eta lehenengo hamar sailkatuek EAEko lehiaketan parte hartu ahal izango dute. Lehen saria Larreako Patxi Lopez de Uraldek lortu du, 314,5 punturekin. Bigarren postua Ilarduiako La Leze gaztandegiarentzat izan da, 298 punturekin.

Nekazaritzako makineriaren azoka, gastronomia eta artisautza arloko artisauen topaketa ere izan da Aguraingo Azoka.

Argazkiak: PHOT.OK

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide