Bueltan da Lautada Bono kanpaina: 5 euroko oparia tokiko merkataritzan erosteko

Erredakzioa 2023ko ira. 1a, 10:00

Besteak beste, Aguraingo La Vitoriana okindegian eskuratu daitezke bonuak. Google Maps

Lautada Bizirik elkarteak 2.750 euro bideratu ditu kanpaina berrirako. Bonuak urriaren 31ra arte eskuratu ahal izango dira, eta 70 establezimendu baino gehiagotan erabili.

Berriz ere martxan da Lautada Bono kanpaina, Lautada Bizirik ACICSA Merkataritza eta Ostalaritza Elkartearen eskutik. Bonuek 15 euroko balioa dute, eta 20 euroko erosketak egiteko aukera ematen dute eskualdeko hainbat establezimendutan; hau da, bonu bakoitzak 5 euroko oparia du.

550 bonuak zirkulazioan daude jada, eta irailaren 1etik urriaren 31ra bitartean erabili ahal izango dira. Lautada Bizirik elkartearekin lotutako 70 establezimendu baino gehiagok parte hartuko dute egitasmoan, sektore eta aukera komertzial ugari barne hartuz.

Tokiko merkataritza sustatzeko eta bertako establezimenduei laguntzeko ekimenaren kanpaina berria martxan jartzeko, Lautada Bizirik ACICSA elkarteak 2.750 euro bideratu ditu oraingoan, Arabako Diputazioarekin elkarlanean.

Bonuak honako establezimendutan eskuratu daitezke jada:

  • Agurain: KulumSport eta La Vitoriana Okindegia
  • Araia: Atxa upategia
  • Dulantzi: Hika Mika kafetegia
  • Durruma: El Ventorro jatetxea
  • Ozeta: Isasmendi taberna

Pertsona bakoitzak gehienez lau bonu erosteko aukera izango du, eta horiek urriaren 31ra arte erabili ahal izango dira erosketak egiteko.

ATXIKITAKO ESTABLEZIMENDUAK

Bonuak beheko irudiarekin identifikatutako establezimenduetan erabili ahal izango dira

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago