A-1 errepidea itxi dute istripu larri baten ondorioz

Erredakzioa 2023ko api. 26a, 16:35

A-1 errepidea, Donemiliaga parean. / Argazkia: GOOGLE MAPS

Lau kilometroko auto ilarak eragin ditu A-1 errepidean, Donemiliaga parean eta Gasteizko noranzkoan, 15:00ak aldera jazotako istripuak. Gutxienez pertsona bat zauritu da, eta trafikoa Araiatik desbideratzen ari dira.

Segurtasun Sailaren Trafiko Zerbitzuak jakitera eman duenez, asteazken honetako 15:00ak aldera istripu larri bat gertatu da A-1 errepideko 386. kilometroan, Donemiliaga parean, Madrilgo noranzkoan. Antza denez, kamioi bat galtzadatik atera da, eta furgoneta bat eta turismo bat ere inplikatuta daude; kamioiaren karga errepidera erori da.

Trafikoa itxi behar izan dute, eta Ertzaintzak Araiatik desbideratu du zirkulazioa, bypass baten bidez. 16:00ak aldera, errepideak itxita jarraitzen duen, eta lau kilometroko auto ilaren berri eman du Segurtasun Sailak.

Istripuaren ondorioz, gutxienez pertsona bat —ezbeharrean inplikatutako hiru ibilgailuetako bateko gidaria— larri zauritu da. Bertaratutako Larrialdi Zerbitzuek Santiago ospitalera eraman dute.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago