Igandean lehiatu ziren 17 urtez azpiko txirrindulariak Lautadako errepideetan eta guztien artean Iker Colmenero laudioarra izan zen azkarrena Aguraingo helmugan.
Ibilbidean zehar ihesaldi saiakerak egon baziren ere, 57 kilometroko ibilbidea egin ostean, pelotoia osorik heldu zen helmugara eta guztien artean Colmenero izan zen azkarrena.