Bertsolariak 'Jaltzo'-ren lur bustian

Erredakzioa 2023ko mar. 1a, 20:00

Iñaki Jauregialtzo Jaltzo artistak buztina eta bertsolaritza bildu ditu Lur bustian bertsolariak izeneko erakusketan. Martxoaren 25era arte izango da ikusgai Aguraingo Zabalarte erakusketa aretoan.

Duela hainbat urte euskal historiaren zein kulturaren parte izan diren pertsonekin egin zuen bezala, Iñaki Jauregialtzo Jaltzo eskultore oñatiarrak bertsolarien irudiak eta bertsoak jaso ditu zeramikazko 30 piezatan. Otsailaren 26tik Zabalarte aretoan ikusgai dago Lur bustian bertsolariak erakusketa.

Jaltzoren proiektu berriaren helburuetako bat bertsogintza gizarteratzea da: "Bertsolariak bertatik bertara ezagutu, partekatu, zabaldu eta, bide batez, euskara esparru ludikoarekin lotzea", azaldu du artistak berak. Martxoaren 25era arte izango da Aguraingo erakusketa zentroan; hain zuzen ere, egun horretan izango da Arabako Bertso Kuadrillarteko Txapelketaren finala, Laudion.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide