Burrunba batek Lautadako bizilagunak asaldatu ditu

Erredakzioa 2023ko ots. 6a, 08:45
Espainiako Armadaren ehiza-hegazkin bat. / Argazkia: SAC Helen Farrer/MOD

Bart gauean Espainiako Armadaren hegazkin batek soinu-langa gainditu du, Arabako Lautadan, Nafarroako Sakanan eta Goierrin leherketa baten antzeko zarata eraginez.

Igande honetan, 22:00ak aldera, zarata handia entzun da Lautadako, Sakanako eta Goierriko hainbat herritan. Hasiera batean gas-hodi baten leherketa bat edo lurrikara bat izan zitekeela zabaldu da, eta suhiltzaileak hemendik hara ibili dira, balizko larrialdiaren bila.

Hala ere, goizaldean zehar, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak baieztatu du Espainiako Armadaren ehiza-hegazkin militar bat zela. Hain azkar zeharkatu du zonaldea, soinu-langa gainditu duela, inguruko bizilagunak asaldatu dituen leherketa baten antzeko burrunba eraginez.

Beheko irudietan ikus daiteke objektu batek soinu-langa (340 metro segundoko) hausten duenean sortzen den eztanda sonikoa:

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide