ALEAren komunitatea sendotuz doa poliki-poliki, eta gaurkoan kide berri bati eman diogu ongi etorria, zehazki, Aguraineko Lautada Ikastolari.
Lehendik ere, Lautada Ikastola urteetan harpidedun izandakoa dugu, baina, ALEAren komunitatea indartzen jarraitzeko hautuan berretsi eta ALEAkide egin da orain.
Aurrerantzean, Lautada Ikastolaren komunitateko orrian ikastolaren argazki galeriak, hitzorduak, harremanetarako datuak zein albisteak kontsultatzeko aukera izango dugu.
Ongi etorri!
Zure ikastetxea ALEAkide izatea nahi duzu? Informazio gehiago hemen.