2022/11/26 11:00 - 12:30

BISITA GIDATUA

Aguraingo hiribildu harresituan

Aguraingo hiribildu harresituan
Udaletxetik, Lautada Agurain

Antzinako Hagurahin herrixkak izan zuen bilakaera ezagutuko dugu Aguraingo hiribildu harresitu handi bihurtu arte. Nahiz eta XVI. mendean sute izugarri bat sufritu, oraindik Erdi Aroko egitura, harresi gehienak eta bisitan zehar ikusten diren hiru tenpluak kontserbatzen ditu: San Juan eta Andra Mariaren eliza gotikoak, eta San Martinen ermita erromanikoa. Azken hori, antzinako Hagurahin herrixkaren arrasto bakarra da. Horrez gain, Aguraingo kaleetatik joango gara errenazimenduko jauregiak, antzinako judutegia, eta olbeak (merkatura joateko arkupeak) ezagutzeko. Erreserbak: 2turismo@arabakolautada.eus / 945302931 (asteartetik iganderea 10:00 - 14:00) Plazak agortu arte
Álava Medieval-en eskutik
Antolatzailea: Arabako Kulturaren Foroa.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide