Naturak berezko erritmoak ditu, baina, azken hamarkadetan, hor ere gizakiaren eragina nabaritzen hasi da. AEMET meteorologia agentziaren arabera, erregistroak daudenetik —1961etik— urririk beroena izan da aurtengoa. Eta hori nabaritu da ere onddoen agerpenean. Ederki dakite hori Aguraingo Uraska elkartean. Herrian antolatu duten bederatzigarren onddo erakusketa izan da joan den igandekoa. Onddo antolatu ere. Egon dira aurreko egunetan mendira atera direnak. Ondoren, mikologian aditu direnek bereizi dituzte aleak. Eta azkenik, sukaldariek osagai preziatu horiekin plater gainean artelanak egin dituzte.
Argazkiak: Saioa Perez de Muniain