Lautadak lehen orduko Irun-Gasteiz tren zerbitzua berreskuratuko du

Erredakzioa 2022ko azaroaren 4a

Aguraingo tren geltokia. / ALEA

Pandemia garaian, Lautadako bizilagunak lehen orduko Irun-Gasteiz trenik gabe gelditu ziren. Astelehenetik aurrera, zerbitzuari berrekingo dio Renfek.

Renfek Irun eta Gasteiz arteko Distantzia Ertaineko tren zerbitzuaren maiztasun guztiak berreskuratuko ditu azaroaren 7tik aurrera, Covid-19ak eragindako pandemiaren aurretik zuen eskaintzara itzuliz. Horrela, astelehenetik aurrera, astean 48 maiztasun eskainiko ditu Donostia eta Gasteiz arteko zerbitzuari dagokionez.

Pandemia garaiko murrizketen ondorioz, Arabako Lautadak eguneko lehen orduko tren zerbitzua galdu zuen, eta horrek eragozpen handia eragin zien Gasteizera goizean goiz mugitu behar ziren eskualdeko herritar askori. Murrizketen aurreko kexak eta protestak Agurainen nagusitu ziren batez ere.

Astelehenetik aurrera, lehen zerbitzua 05:51n abiatuko da Irundik, eta 08:08an iritsiko da Gasteizera. Geralekuak honako hauek izango dira:

  • 05:51 Irun
  • 06:05 Lezo-Errenteria
  • 06:07 Pasaia
  • 06:09 Herrera (ADP)
  • 06:11 Intxaurrondo
  • 06:13 Ategorrieta (APD)
  • 06:15 Gros
  • 06:17 Donostia
  • 06:24 Hernani
  • 06:30 Andoain
  • 06:34 Villabona-Zizurkil
  • 06:39 Tolosa (erdialdea)
  • 06:41 Tolosa
  • 06:51 Ordizia
  • 06:53 Beasain
  • 07:00 Ormaiztegi
  • 07:09 Zumarraga
  • 07:13 Legazpi
  • 07:18 Brinkola-Oñati
  • 07:35 07.36 Altsasu
  • 07:44 Araia
  • 07:50 Agurain
  • 07:58 Dulantzi
  • 08:08 Gasteiz

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago