Urriaren 1etik 9ra ospatzen ari dira aurtengo Aguraingo jaiak, eta, asteburuko jai giroari segidan, urriko lehen astearteak abere azokari egiten dio tokia Agurainen.
Giro atseginean eta eguraldiak lagunduta, Euskal Herriko eskulangile eta gastronomia produktuak erosteko aukeraz gain, nekazaritzako makineria eta behi, txerri, ahuntz eta ardi erakusketak ikusteko aukera izan dute bertaratutakoek.
Zita garrantzitsua da sektorean aritzen direnentzat, eta hainbat leihaketa izan dituzte tartean, besteak beste: Artzain Gazta Lehiaketa probintzialaren XXXVI. edizioa, Euskal Herriko Mendiko Zaldi Arrazako XIII. Lehiaketa morfologikoa eta Arabako Motozerra bidezko Tailla Lehiaketa.