Susana Diaz de Arkaia Iruraiz-Gaunako alkatea hil da

Erredakzioa 2022ko uzt. 4a, 09:41

Igande honetan hil da Susana Diaz de Arkaia Iruraiz-Gaunako alkatea. 48 urterekin zendu da agintari jeltzalea, minbiziak jota. Enpresa Zientzietan diplomatua, abokatu moduan ibilbide luzea zuen, eta azken urteotan Iruraiz-Gaunako alkatea izan da.

"Esan nezake, laburbilduz, nire bizitza pertsonal eta profesionala gehien markatu duena nire gurasoek lurralde honekiko eman didaten maitasuna izan dela: bere balioengatik, tradizioengatik, baliabideengatik eta jendearengatik. Maitasun hori jarri dut Iruraiz-Gaunaren zerbitzura lau urte hauetan, auzokide guztien interesak defendatuz eta beti onena bilatuz", adierazi zuen alkate izendatu berritan.

Besteak beste, Ramiro Gonzalez ahaldun nagusiak eta Gorka Urtaran Gasteizko alkateak gogoratu dute Diaz de Arkaia sare sozialetan.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago