Aguraingo emakume baten aurkako sexu jazarpen egoera salatu dute

Erredakzioa 2022ko mai. 4a, 17:00

Maiatzaren 6ko 19:00etan elkarretaratzea egingo dute, Dulantzi plazan. / ALEA

Aguraingo mugimendu feministak salatu du herriko emakume batek sexu jazarpen egoera bizi izan duela herrian, eta elkarretaratzea deitu du ostiralerako.

Jasandako sexu jazarpen egoera egoera salatu eta bizilagunari zein antzeko egoerak bizi dituzten emakume guztiei bere "elkartasuna eta babesa" adierazi die Aguraingo mugimendu feministak. Horregatik, elkarretaratzea deitu du ostiralerako, maiatzaren 6rako, 19:00etan Aguraingo Dulantzi plazan, Erasorik ez lelopean.

 

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (EAEn) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago