Olano gaztandegiak lehen sari bat lortu du Eginoko Artzaia gaztarekin

Erredakzioa 2022ko api. 29a, 12:10
Lehen saria lortu du Olanok pasta gogorreko artzai gaztarekin. ARTZAI GAZTA

Idiazabal jatorri izendapeneko bost gaztandegik sei sari eskaturatu dituzte Madrilgo Gourmet Quesos lehiaketan.

Pasta gogorreko artzai gazta kategorian lortu du Asparreneko Olano gaztandegiak lehen saria, Eginoko Artzaia izeneko gaztarekin, Gourmet Quesos Espainiako gazta onenen lehiaketan.

Topaketa ospetsuak bere hamabigarren edizioa egin du, eta bertan estatuko kalitate goreneko gaztak egon dira, Jose Luis Martin gaztagile maisuaren zuzendaritzapean. Partaidetza handia egon da lehiaketan, 800 gazta baino gehiago bildu baitira hitzordura, 15 kategoria desberdinetan.

Olano gaztandegiaren Eginoko Artzaia gaztarekin batera, Lekarozko Kortaria baseriko Infernuko Gasnak erdi ondua eta ketua kategorietan lehen sariak eraman ditu, Olabarriako Aizpea baserriak Aizpea Mendiko Gaztarekin bigarren saria lortu du ketua kategorian, eta Uztegiko Antsoneak bigarren saria lortu du pasta gogorreko artzai gaztan. Saritutako Idiazabal gaztandegien artean, ketua kategorian hirugarren saria eraman du Olaztiko Quesos La Vasco Navarrak-

Artzai Gazta Elkarteko eta Idiazabal Gazta Jatorri Izendapeneko gaztategiak berriz ere munduko gazta onenen artean sarituak izan direla nabarmendu du elkarteak, "bere kalitate gorena ziurtatuz eta gure gaztaren izen ona nazioarte mailan zabalduz".

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide