Animazio filmaren protagonista Manu da. Musika-banda bat osatzeko ametsa du, eta bere lagun zoroei eskatuko die laguntza: urduri dagoenean besapean azkura sentitzen duen kontrabaxu-jotzailea; naturaz gaindiko usaimena duten Perfumetti anaia bikiak; Korokanti abeslari liriko biboteduna eta Osoki, agertokiari beldurra dion perkusionista. Gainera, presidente ahuntza ere izango dute bidelagun.
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.