Aguraingo herri inauteriak itzuli dira

Erredakzioa 2022ko mar. 1a, 10:15

Ostiralean Porrero eta Sorginari harrera egin ostean, igandeko 12:00etan Enparantza plazatik hasita, herri inauteriak ospatu zituzten Agurainen.

Duela lau hamarkada berreskuratu zituzten, frankismoaren urteetako debekuaren ondoren. Orain, urtetik urtera gero eta indar handiagoa hartzen ari den herri ospakizuna da. Pandemiak 2021ean eragindako etenaldia gaindituta, joan den asteburuan Aguraingo herri inauteriak itzuli ziren.

ARGAZKIAK: Aguraingo Herri Inauteriak

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago