Igande honetan, 11:20ak aldera, hamabost urteko mutil bat Zirauntza errekaren iturburuaren inguruan (Asparrena) erori egin dela jakin du SOS Deiak 112 zerbitzuak. Gaztetxoak kolpe bat hartu zuen buruan, eta, dirudienez, konorterik gabe gelditu zen.
Gertakariaren berri izandakoan, Gasteizko ertzain-etxeko baliabideak, Zaintza eta Erreskate Unitatearen helikoptero bat, Arabako suhiltzaileak, Osakidetzaren helikoptero bat eta anbulantzia bat bertaratu ziren.
Lehen laguntza lekuan bertan eman diote zaurituari. Ondoren, Araiara eraman dute, anbulantzia zegoen lekura; eta handik Gasteizko Santiago Ospitalera.