2021/11/13 19:30 - 21:00

ANTZERKIA

[15. ANTZERKI JAIALDIA] 'Karrikan'

[15. ANTZERKI JAIALDIA] 'Karrikan'
Kultura etxea, Lautada Dulantzi

Durangoko Karrika Antzerki Taldearen lana. Herriko bederatzi lagun karrika-buruan bueltaka. Bederatzi kutxa. Bakoitzari berea. Baina, eta egokitu zaigun kutxari egokitzerik ez badago? Eta tartetxo txiki-txiki, nimiño batez, bakar-bakarrik besterik ez bada ere, burua aterako bagenu? Berehalaxe bueltatuko gara barrura. Bukatzean, den-dena txukun lagako dugu, ostera bere lekuan. Hitza ematen dugu.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago