Garaion Sorginguneak antolatu duen Emakume sortzaileak plazara! ekimenaren barruan, Ane Gebara eta Josune Velez de Mendizabal izango dira, bere azken lanarekin. "Bikiak, bata sosa eta bestea... beno sosa ez, sosa batzuetan. Alegia, bi ahizpa desberdin eta kitto! Ea ba, bi ahizpa eta sekretu bat. Beste hirugarren ahizpa bat ere bai, hilda. Harreman guztiek dute alde ezkutu bat. Shhh, ez esan, sekretua da".
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.