Segurtasun Sailak baieztatu duenez, istripua igandeko 16:10ak aldera gertatu zen, A-1 errepidean, Iruraiz-Gaunako udal barrutian. Iruñea-Gasteiz lineako autobusa errepidetik atera eta albo batean iraulita gelditu zen.
Larrialdi zerbitzuak bertaratu ziren, eta Ertzaintzak errepidea itxi zuen, zirkulazioa A-3100 errepidetik desbideratuz.
Autobusean zihoazen bost gazte beren kabuz atera ziren, baina hainbat kolpe eta makadura zituzten. Zauriek larritasunik ez zuten arren, bost bidaiariak eta gidaria Santiago eta Txagorritxu ospitaleetara eraman zituzten.
— Arabako Foru Suhiltzaileak (@BomberosAraba) October 3, 2021