Hegaztien Munduko Eguna ospatuko dute asteburuan, eta, horren bueltan, bisita gidatu bereziak antolatu dituzte Mendixurreko Parke Ornitologikoan. Uribarri Ganboako urtegian bizi diren askotariko hegaztiak gertutik ikusi ahal izango da horien bidez.
Garaioko informazio bulegotik azaldu dute koronabirusa dela eta, edukiera mugatua dagoela eta izena ematea ezinbestekoa dela. Jarduerari buruzko informazio gehiago nahi dutenek 695 78 24 98 telefono zenbakira deitu behar dute.