Kopla doinutan eta musikarien laguntzarekin kantaturiko bertso saio musikatuak dira.
Kopla, bertso erdi bat baino gehiago izanik, bertsotan egiteko neurri herrikoia da. Musikaz lagunduta eta lagun arteko giroan gozatzeko aukera ematen duena. Bertsolariak: Martin Abarrategi, Xabi Igoa, Oihane Perea, Julen Zulaika. Parte hartzaileak: Izar Mendiguren, Peio Ormazabal, Unai Anda, Rikardo Gonzalez de Durana. Musikariak: Nahiara Eizagirre, Aintzira Gorosabel.
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.