Gure bazterrak

Toberia, urari bide eginez

Erredakzioa 2021ko mar. 10a, 06:00

Ibilbide malkartsua bada ere, ibaiak ibilbidean zehar erakutsitako ur-jauziak ikusgarriak dira.

La Toberiako ur-jauziak Arabako Lautadan kokatzen dira, Asparrena udalerriko Andoin herriaren inguruan. Ibilbidea Andoin herrian bertan hasiko dugu. Bertako plazan hasten den kaletik abiatuta, mendirantz abiatuko gara, aldapan gora doan porlanezko bidean zehar. Abereentzako hesia parez pare dugula, ibaiaren eskuin aldean dagoen errota zaharrera iritsiko gara. Aurrerago, pasabide txiki bat zeharkatuko dugu ibaiaren gainetik eta 300 bat metro egin eta gero, bidegurutze bat aurkituko dugu. Ezkerrekoa hartu eta goranzko bideari jarraituko diogu. Bidean gora goazela ehun urtetik gorako pagoak eta haritzak dituen ingurua zeharkatzen duen pistatik joango gara ibaiaren bila.

Presa txiki bat aurkitu arte bideari jarraitzea besterik ez dugu, ibaia zeharkatuta, bidexka txiki bati jarraiki, uraren eskuin aldetik helduko gara ibaiaren iturburura. Azken tarte hau, baldin eta euri-sasoian egiten badugu, ur-jauzi eder batzuk gozatu ahali zango ditugu.

Ibaiari jarraituz, basoa bukatu arte ekin ahalko diogu bideari. Itzulera bide beretik beherantz egin ahalko dugu, edota gogotsu egotekotan gorantz jarraitu eta Legaireko zelaietara iristeko aukera izango dugu.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago