Artzaintza gure inguruan duela 7.000 eta 5.000 urte arteko garai batean hasi zen. Ordutik gaur arte, urtero igo eta jaitsi dira ganaduak Legaire inguruko parejeetan. Hain zuzen mendiko artzaintza eta baso ustiaketa izan dira tradizioz jarduera ekonomiko nagusiak. Erdi Arotik hona Entziako Partzuergoak kudeatzen dituen herri lursailen zati dira Legaireko zelaiak.
Artzain jarduera berrienen ondorioz, txabola asko daude inguruetan, baina orien artean sakabanatuta historiaurreko aztarna megalitikoak ere asko dira. Katalogatutako aztarna megalitikoen zerrenda oparoa da Legaieran: 14 zutarri edo menhir, 70 tumulu, 3 trikuharri eta harrespila bat. Guzti horiek gure lurraldeko megalito aroko aztarna kontzentrazio handienetarikoa osatzen dute.
Nola iritsi
A-1 errepidean hartu 379 irteera Opakua mendaterantz A-2128 errepidetik. Gora iritsi bezain laster, hartu ezkerretara (ekialdera) dagoen baso-pista Legaireko larreetarantz eta, 9 km-ren ostean, bertako aparkalekura iritsiko zara.
Kotxea utzi ostean, ibilbidea nahierara egin daiteke zelaietan zehar. Hala eren, larreen ardatz nagusiari jarraitzea gomendatzen da, ekialde-mendebalde norabidean, Mirutegiko gurutzerantz. Gurutzea begiz jota dugula, eta bidea egin bitartean albo batera zein bestera ikusten joan gaitezkeen megalitoak gertutik ikusteko bidea uzteko aukera izango dugu. Gainera, ibilbide zirkularra ere egin daiteke, Surbe gailur lerrotik pasatzen den GR 282-Artzaintza naturbidetik itzulita.