Gure bazterrak

Sorginetxe, kondairen bizileku

Erredakzioa 2021ko mai. 20a, 06:00

Arrizalako trikuharriak inguruko kondairei esker jaso du Sorginetxe izena.

Arrizalagoko trikuharria antzinatik da ezaguna inguruetan, baina ezinezkoa da aurkikuntzaren data zehatzik jakitea. Gaur egun duen itxura, 1833an lehen aldiz deskribatu zenekoaren oso antzekoa da eta, hortaz, aldaketa gutxi izan duela pentsa liteke. Ganbera poligonala du, sei harlauza teilakatuz eta estalki batez osatua, eta ez du sarbiderik ezta tumulurik ere. Halere, baliteke jatorrian halakorik eduki izana.

Lehen indusketa Federiko Baraibarren esku egon zen 1879. urtean eta, ondoren, Julian de Apraizek ere egin zuen indusketa 1890. urtean. Indusketa horietan giza gopuzkinak eta ehizarako lanabesak aurkitu zituzten. Tamalez, horrelakoetan ohiko izan ohi denez, aztarna guzti horiek galdu egin dira.

Hain zuen, XIX. mende bukaeran, Federico Baraibar berak erosi egin zuen lur eremua, trikuharriaren zaintza bermatu nahirik. Ondoren, Arabako Foru Aldundiari egin zion lurren lagapena.

Arrizabalakoa, Sorginetxe izenaz ezagutzen da aspalditik. Deitura honek tokiari buruzko herri kondairetan du jatorria. Hauen arabera, sorginek eraiki zuten beraien babestokia, Entzia mendizerrako harkaitzak ekarrita. Beste kontakizun batzuen arabera, ordea, sorginak Egileor ondoko Lezao koban bizi ziren eta trikuharrira etortzen ziren beren zereginetara.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago