Nagore Beltran de Herediak eta Itsaso Martinez Vargasek Aste Santutik itxita zegoen Ozetako Isasmendi taberna ireki dute berriro. Biak bizi dira Ozetan, eta biek dute ostalaritzan esperientzia.
Hemendik aurrera, beraz, egu- neroko barra zerbitzua eskainiko dute, eta asteburuetan eta jaiegunetan ogitartekoak, plater konbinatuak eta mokadutxoak ere emango dituzte. Barrundiako auzotarren ohiko topaleku da Isasmendi taberna, baina, horrez gain, txirrindulariak, mendizaleak eta urtegira joaten diren arabar ugari ohitura zuten Ozetako tabernatik pasatzeko itxi zuten arte.
Barrundian otordua egiteko, beraz, badago beste aukera bat. Jaki gozoez eta giro politaz goza daiteke bertan, eta bide batez herriko txoko ezezagunak deskubritu.