Atxuri mendian zauritutako gizon bat erreskatatu dute helikopteroz

Erredakzioa 2021eko ekainaren 30a

Ertzaintzaren helikopteroak Iturrietako Mendietatik jaitsi du gizona. / Argazkia: ERTZAINTZA

Atxuri mendian ibilbide bat egiten ari zela orkatila okertu duen 40 urteko gizon bat erreskatatu dute Larrialdietako Zerbitzuek.

Asteazken honetako 12:00ak aldera, SOS Deiak 112 larrialdietako zerbitzuari jakitera eman diote gizon batek orkatila okertu eta min hartu duela Atxuri mendian, Agurainen, Iturrietako Mendietan. Gizona lagun batekin zegoen, baina lesioaren ondorioz ezin zuen ibili.

Hortaz, Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei aurre egiteko Zuzendaritzako teknikari batek Ertzaintzaren helikoptero bat, Zaintza eta Erreskate Unitateko Mendiko Ataleko agenteak eta Arabako suhiltzaileak mobilizatu ditu lekura joateko. Zauritutako gizona argigune batera eraman dute.

Ondoren, Ertzaintzaren helikopteroak Iturrietako Mendietatik jaitsi du, eta suhiltzaileen Aguraingo basera eraman. Bertan zain zuen anbulantziak Gasteizko Santiago ospitalera eraman du.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago