Tokiko jaki osasungarriak mintzagai izango dituzte Lautadan

Erredakzioa 2021ko mai. 24a, 12:24
Azpeitiako Elikagunearen esperientzia ezagutzeko aukera izango da. ELIKAGUNEA

Lautadako Landa Garapeneko Elkarteak, Asparrenako Udalarekin eta Daniel eta Nina Carasso Fundazioarekin batera, hornikuntza eta elikadura jasangarria zabaltzeko jardunaldi bat antolatu du, ekainaren 5ean.

Araiako zineman izango da Jaki osasungarriak, gure lurretatik, gure ekoizleengandik jardunaldia; eta bertan Euskal Herrian zehar martxan jarri diren esperientzia desberdinak ezagutzeko aukera  izango da. Hartara, Azpeitiko Merkatuko esperientzia eta bertako produktuen vending-makinak, Trapagako gaztetxeko gazteek bokata jasangarriekin egin duten lana, Iruñeko haur-eskoletako hornidura eta menuak… izango dira. Gainera, goiz osoan zehar Gaixotzen gaituen elikaduraren jatorrira bidaia erakusketa izango da ikusgai.

Jardunaldian sarrera doakoa da, baina aldez aurretik izena eman behar da 945 30 12 00 telefonoan (galdetu Arantza edo Ana Perez de Notarioagatik) edo lautadalge@gmail.com helbidean.

Jardunaldiak 10:00etan zabalduko dituzte, Nola hobetu elikadura eskola jantokietan hitzaldiarekin. Ondoren, 10:30ean, Azpeitiko Elikaguneak bere esperientziaren berri emango du; 11:00etan, berriz, Trapagako Gaztetxeko bokata jasangarriak aurkeztuko dituzte; eta 12:00etan Baserritarrak jantoki publikoak hornitzen hitzaldia izango da. Iruñeko Hemengoak ekimenarena izango da azken aurkezpena.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide