2021ean ere Arabako Foru Aldundiak eta Arabako Bertsozale elkarteak Bertsoa Bizi Gazte bideo klip eta 'Elkarri mokoka' bideo laburren lehiaketa abiatu dute beste urte batez. Gazteen euskarazko sormena bultzatzea du helburu proiektuak. 14-18 urte bitarteko gazteentzako proposamena da. Gutxienez hiru eta gehienez zortzi laguneko taldea osatu eta 2-3 minutuko iraupena deun bideoklipa bidali beharko dute maiatzaren 7a baino lehen eta bertsoabizi@gmail.com helbidera helarazi.
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.