Astearte honetan, Iñaki Urcelay abeltzainak Lautadan martxan jarri duen oilo ekologikoen proiektuaren inaugurazioan izan da Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusia. Ustiategi berriko 3.000 oiloek 70.000 dozena (840.000) arrautza ekologiko inguru ekoitziko dituzte urtean.
Proiektua OVO12 Kooperatibaren parte izango da, eta kooperatiba horrek Euskalovo Km.0 markaren bidez merkaturatuko ditu arrautzak.
300.000 euroko inbertsioa egin behar izan da ustiategia martxan jartzeko, eta Arabako Foru Aldundiak horietako 75.000 jarri ditu, Arabako nekazaritza sektoreari laguntzeko planaren deialdiaren bidez emandako laguntza gisa.
"Pozgarria da ikustea horrelako proiektuak, kontsumo ohitura berriekin, animalien ongizatearekin, jasangarritasunarekin eta landa garapenarekin hain lotuta daudenak, gure lurraldean pixkanaka ugaritzen ari direla", ospatu du Gonzalezek. "Kontsumitzaileari erakusten diogu posible dela elikagai osasungarria eskaintzea, poltsiko guztien eskura dagoena, gure ingurunea zainduz, animaliei pentsu naturalen bidez tratu ona emanez eta aire zabalean".
Ahaldun nagusia Zalduondoko oilo ekologikoen ustiapen berriaren inaugurazioan izan da https://t.co/O7v7rRJ12o
— Arabako Foru Aldundia-Diputación Foral de Álava (@Araba) March 23, 2021
-
El diputado general asiste a la inauguración de la nueva explotación de gallinas ecológicas en Zalduondo https://t.co/7rCmfxtbVM pic.twitter.com/D6OmJkGHYC