Koronabirusa

Agurainek ostalaritza itxi beharko du, 500eko intzidentzia tasa gainditu ostean

Erredakzioa 2021ko urt. 11a, 13:12

Ostalaritzaren aldeko mobilizazioa, Agurainen. / ALEA

Agurainek 100.000 biztanleko 500 kasu baino gehiagoko intzidentzia tasa metatu du azken 14 egunetan. Hortaz, udalerriko ostalaritza establezimenduak eta jatetxeak itxi beharko dituzte; baita Asparrenean eta Donemiliagan ere.

Osasun sailak plazaratutako azken datuen arabera, Agurainek 560,43ko intzidentzia tasa metatu du azken 14 egunetan. Ondorioz, ostalaritza establezimenduak eta jatetxeak ez irekitzea edo ixteko agindua du.

Halaber, Asparrena (1.237,62) eta Donemiliaga (964,19) agindu bera jarraitu beharko duten 5.000 biztanletik beherako udalerrien zerrendan azaldu dira.

Arabako datuei dagokienez, 67 kasu berri atzeman dira azken 24 orduetan, eta lurraldeak 306,78ko intzidentzia tasa metatua du une honetan.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago