Nekazaritza ekologikoaren erreferente Gaspar Caballeroren metodoa erabiltzen duen baratze ekologiko komunitarioa du Burguk, zenbait bizilagunek mantentzen dutena. Horrekin lotuta, metodoari buruzko tailerra antolatzen dute urtero, eta baratza dagoen ingurunean bioaniztasun handiko 'Biolortu' gune irekia sortu dute; bost zentzumenak lantzen dira bertan.