Martxa onean doa Donemiliagako eraikin berria

Mirian Biteri 2021eko urtarrilaren 1a

Donemiliagako udal eraikinean, lanean. DONEMILIAGAKO UDALA

Datorren urte hasierarako amaituta egotea espero du Udalak.

Donemiliagan askotariko erabilera izango duen udal eraikin berria egiten ari dira. Irailean hasi ziren lanekin, eta aurreikusi bezala baldin badoa, datorren urte hasierarako amaituta egotea espero du bertako alkate Erika Letamendik.

125 metro karratu izango dituen solairu bakarreko eraikin hori udal ibilgailua sartzeko erabiliko da, eta baita biomasa galdararako egurra gordetzeko ere. Horrez gain, hainbat areto ere izango ditu, herrian antolatzen diren jarduerak hartuko dutenak. Aurrekontua 248.962 eurokoa da.€

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago