Zalduondoko Zumarraundi bidea, konpontzeko bidean

Erredakzioa 2020ko abe. 18a, 11:00

Zumarraundi bidea itxita dago pasa den urtetik. ZALDUA MENDI TALDEA

Abendu hasieran lehen bilera izan zuten erakundeek; bertan, bigarrena egunotan egitekotan geratu ziren.

Arabatik Aratz-Aizkorri parke naturaleko Urbiako zelaietara iristea ahalbidetzen duen sarbide bakarra konpontzeko auzia konpontzear egon daiteke. Zalduondoko alkate Gustavo Fernandez Villatek jakinarazi du abenduaren hasieran egin zutela erakundeen arteko lehen bilera. Inplikatutako erakunde guztiak zeuden gonbidatuta: hau da, Jaurlaritza; Arabako eta Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Partzuergo Orokorrak; Zalduondo eta Asparreneko Udalak eta Galarretako kontzejua.

Fernandez Villatek azaldu du batzarra "oso positiboa" izan zela, eta "eskatutako baldintzak betetzeko" Zalduondok duen borondatea azpimarratu zuen. Gaineratu du bileran agerian geratu zela "informazio ekonomiko eta juridikoaren beharra, aurrera egiten jarraitzeko".

Hori dela eta, bigarren bilkura bat egitekotan geratu ziren, Gabonen atarian. Horretan, besteak beste, Solabarritik Urbiarako bidea konpontzeko "aurrekontu eguneratua" izaten saiatuko dira, eta baita bidearen urteko mantentze-lanen aurrekontua ere

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago