Euskararen Agenda

Gospel emanaldia Agurainen, Goiko Gela taldearen eskutik

Erredakzioa 2020ko abe. 4a, 10:00

Goiko Gela gospel taldea.

Goiko Gela gospel talde donostiarra Aguraingo Harresi aretoan izango da abenduaren 5ean, 19:00etan.

Goiko Gela gospel talde donostiarra da. Jon Imanol Etxabe, Karlos Etxaniz, Santi Romano eta Olatz Otxoaren ahotsek osatzen dute, Iñaki Miguel pianistaren zuzendaritzapean. Gospela euskaraz eta ingelesez egiten dute, southern gospel zaporearekin. Abesti propioak eta moldaketak euskaraz, eta kanta originalak ingelesez egiten dituzte.

Taldeko kideek diote gospel musika genero espiritual leherkorra eta ñabarduraz betea dela. "Gospelean, beltzen bluesa eta soula zurien countryarekin nahasten dira. Beste dimentsio batera eramaten zaituen zerbait magikoa da". Kontzertura joaten direnek genero horri buruz asko ikasiko dute.

Aguraingo Harresi aretoan, abenduaren 5ean, 19:00etan, izango dira.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago