Azaroak 25

Sarean da 'Sola en un bar', normalizatutako indarkeriak salatzeko bideoklipa

Erredakzioa 2020ko aza. 25a, 12:30

Artearekin, musikarekin eta aktibismo feministarekin lotutako hainbat emakume bildu dira Arabako Lautadan, indarkeria normalizatuak salatzen dituen Sola en un bar bideoklipa egiteko.

"Gaua, tabernak ere gureak dira", adierazi dute bideokliparen sortzaileek, Aguraingo Harresi Aretoan egindako aurkezpenean. "Indarkeria matxisten aurkako esperientzia hori sororitate eta autodefentsa feministako ariketa bihurtu da".

Irantzu Varela, Mamen Rodrigo, Aintzira Gorosabel, Marta Aldama, Zuriñe Zabando, Irantzu Lekue eta Belen Nevado dira bideokliparen protagonista nagusiak, baina, guztira, 14 eta 70 urte bitarteko 40 emakumek baino gehiagok parte hartu dute; Lautadakoak eta Arabako beste eskualdetakoak.

Punk-rockaren errebeldiaren bidez, heteropatriarkatuaren aurkako erantzunez betetako bideoklipa aste honetan aurkeztu dute Aguraingo Harresi Aretoan, azaroaren 25ean ospatzen den Indarkeria Sexistaren aurkako Nazioarteko Egunaren bezperan.

Bideoa Arabako Lautada Kuadrillaren eta Arabako Lautadako emakume eta gizonen arteko Berdintasunerako Kontseiluaren ekimena da; halaber, Arabako Foru Aldundiaren laguntza izan du, eta LAIA Eskola egitasmoaren barruan kokatzen da.

'Bakarrik taberna batean' bideokliparen aurkezpena Aguraingo Harresi Aretoan. / ALEA

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide