Saski Naski zikloaren barruan, Idoia Hernandez Toledo Hatxe musikari errenteriarraren Panpin hautsien dantza ikuskizuna izango da lehena udazken honetan.
Idoia ez da bakarrik izango, eta taulakide izango ditu Jurdana Ochoa, Ilargi Agirre eta Peru Galbete artistak. Ordubeteko iraupena duen kontzertua da. Baina ez da ohiko kontzertu bat. Ezta bakarkako kantuen segida bat ere. Antzerki ikuskizunen antzera hasiera eta bukaera bat du. Kantuen arteko transizioak testuekin, argiekin edota inprobisazio eta material elektroakustikoarekin landu dira. Pieza guztiek bat eginez.
Oihaneder Euskararen Etxean aurkeztuko dute ikuskizuna; igandean, azaroaren 22an, 19:00etan.