Mikelote eta Pantxo bikote artistikoa desegin da. Haien umore formulak dagoeneko ez du funtzionatzen, eta belaunaldi berriek haien tokia hartu dute. Pantxok ondo hartu du behartutako erretiroa. Agertokietatik urruntzeko gogoa zuen aspalditik, bizimodu lasai eta normalizatua desiratzen zuen, artearen eromenetik urrun. Mikelotek, aldiz, ez du bukaera onartu nahi. Antzerkiaren pozoia sakon errotuta dago bere zainetan. Eta pozoi horrek burua galtzeraino eramango du.
Mikel Martinezek eta Patxo Telleriak taularatuko dute bikote artistikoa Ez dok ero lanean, Tartean antzerki konpainiaren eskutik. Igandean aurkeztuko dute, azaroaren 22an, 19:00etan Aguraingo Harresi aretoan.