Hamabi langile kaleratu ditu Lyrsa-Derichebourg enpresak

Erredakzioa 2020ko azaroaren 12a

Lyrsa-Derichebourg enpresako langileak mobilizazio batean. HALABEDI

2016 eta 2017 urteetan zortzi milioitik gorako irabaziak izan zituela gogorarazi du LAB sindikatuak.

45 langileko plantilla batetik, martxotik azarora hamabi langile kaleratu dituzte Asparreneko Lyrsa-Derichebourg enpresatik, eta kaleratze gehiago aurreikusten dituzte; asteazken honetan bertan, beste bi kaleratze izan dira. LABek salatu duenez, Derichebourg taldeak Atlantikoko korridorean zentro logistiko huts bezala utzi nahi du Asparreneko lantegia, eta kaleratzeak egiteko "pandemia baliatzen ari da".

Enpresak 2016 eta 2017 urteetan zortzi milioitik gorako irabaziak izan zituela gogorarazi du sindikatuak. LABen iritziz, enpresak pandemia egoera baliatu nahi du kaleratzeak aurrera eramateko, langileek mobilizatzeko dituzten mugak jakinda.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago