Herriaren elkargunea eta kulturgunea da XVI. mendeko eraikina, hainbat hitzaldi, erakusketa eta beste hamaika jardueren topalekua. Besteak beste, Blas Arratibel zeramika aretoa, herri inauteriei buruzko beste txoko bat, XVI. mendeko pinturak eta Lazarragaren eskuizkribuari buruzko aretoa ere bisitatu daitezke bertan.
Bisitaldi gidatua euskaraz izango da, urriaren 12an 11:00etan; interesa dutenek aurretik eman behar dute izena 945 10 10 70 telefonoan edota info@kalearte.com helbidean.