Arabako artzai gaztarik onena egiten du Patxi Lopez de Uraldek

Erredakzioa 2020ko urr. 1a, 09:25

Aguraingo kiroldegian egin zen dastatzea eta ondorengo sari banaketa. BELEN LANDA

Igandean egin zuten Agurainen Arabako XXXIV. Artzai Gazta Idiazabal Baserrikoa Lehiaketa.

Publikorik gabe egin zen pasa den igandean, Aguraingo kiroldegiak hartutako Arabako XXXIV. Artzai Gazta Idiazabal Baserrikoa Lehiaketa, egungo egoerak eskatzen dituen neurri guztiak errespetatuz. Bertan, agerian geratu zen, beste behin ere, kalitate handiko gaztak egiten dituztela herrialde osotik sakabanatuta dauden gaztagileek.

Hamabi gazta aurkeztu ziren Euskal Herriko lehiaketarako puntuagarria zen ekimenera, eta lehen hamarrak sailkatu ziren: Larreako Patxi Lopez de Uralderen gazta izan zen notarik onena lortu zuena, 327 punturekin; jarraian, 304 punturekin, AgiÒigako Larrabe auzoko AgiÒiga; Araiako Lekuona; Legutioko Iruri; Ilarduiako La Leze; Munaingo Zabaleta; Araiako Aixtra; Galarretako Azkarra; Oletako Kerixara eta Haranako Josu San Vicenteren gaztak sailkatu ziren.

Agurainen lortutako saria ez da Patxi Lopez de Uraldek azken asteotan eskuratu izan duen bakarra. Irailaren 11n izandako Ordiziako XLVII. Ardi Gazta lehiaketa ere irabazi zuen Larreakoak; Araiako Unai Lekuonak bigarren geratu zen bertan. Ikusteko dago orain urriaren 11n, Idiazabalen egingo den Euskal Herriko txapelketan nor gailentzen den; arabarra izango ote?

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago