2020/09/19 12:30

IPUIN KONTALARIA

Ipuinen eguna, Ozetan kontu kontari

Ipuinen eguna, Ozetan kontu kontari
Garaion Sorgingunea, Barrundia

Ahozkotasuna lantzeko Arabako kontalarien taldea sortu berri dute, eta hori aurkezteko ekitaldi berezia izango da asteburu honetan Ozetan, Garaion sorgingunean. Ainara Iñiguez, Ane Arrugaeta, Aitor Viñagret, Odei Arregi, Xabier Gonzalez, Iñaki Karretero eta Itziar Rekalde kontalariak elkartuko ditu Ipuinen Eguna lehendabiziko topaketa honek.

Larunbatean, hilaren 19an, ipuinekin gozatzeko guztiontzako saio irekiak izango dira; 12:30etik 14:30era eta 17:00etatik 19:00etara. Igandeko saioa, berriz, 13:00etan, helduentzako izango da bakarrik. Parte hartu nahi dutenek aurretik izena eman behar dute 600 689 677 telefonoan edota garaion garaionsorgingunea@gmail.com helbidean.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide