Uztailaren 29tik abuztuaren 2ra Aguraingo Kokolo tabernan egon ziren bezeroen artean kontrola egingo du Osakidetzak. Pertsona horiek osasun-zentroarekin harremanetan jarri behar dute, aldez aurretik hitzordua eskatzeko. Taberna horretan egun horietan kutsatzeko arriskua egon zitekeela uste du Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak, eta, horregatik, pertsona horiei PCR proba egingo zaie.
Probak gaurtik aurrera izango dira, 13: 00etatik aurrera, honako toki hauetan: Aguraingo Osasun Zentroa, Lakuabizkarra eta Zabalganeko osasun-zentroak, eta Gasteizko Txagorritxuko Kanpoko Kontsultak.
Era berean, Osasun Sailak eta Osakidetzak herritar guztiei gogorarazi diete koronabirusarekin bateragarriak diren sintomak izanez gero, hala nola sukarra, eztula, eztarriko mina, arnasa hartzeko zailtasunak edo usaimena galtzea, beren etxeetan isolatu eta beren osasun-zentrora deitu behar dutela.
Osasun arduradunek lasaitasun-mezu bat helarazi dute, eta azpimarratu dute horrelako neurriak prebentziozkoak baino ez direla, eta transmisio posible bat lehenbailehen detektatu eta kutsatze berriak saihestu nahi dituztela.