2020/08/22 19:00

IKUSKIZUNA

Donemiliagan guk euskaraz: 'Egur taupadak', txotxongiloak

Donemiliagan guk euskaraz: 'Egur taupadak', txotxongiloak
Durruma, Lautada Donemiliaga

Abuztuan Donemiliagan guk euskaraz izenburuko euskarazko kultur programazioa eskainiko du Donemiliagako Udalak.

Abuztuaren 22an, larunbata, Egur taupadak txotxongilo ikuskizuna egongo da Durruman, Ttipia Ekoizpenak taldearen eskutik.

Sinopsia

Sukaldeak istorioz beteta daude. Sukalde tresna zaharrak armairuetan pilatzen dira. Egur labeek gela berotzen dute neguko egun hotsetan. Pastel usaina dute askok. Oraingo honetan, ordea, galtzagorri bat atera da hauetako batetik.  Lurralde urrun batetik datorrela dio, bertan basoak errauts ari dira bihurtzen. Sua soroetara zabaltzen ari da eta herriak ere arriskuan daude.

Arazo horien guztien konponbidea gure esku dago, baina horretarako lurralde misteriotsu batera bidaiatu beharko dugu eta han Zorigaitz azti maltzurra egongo da gure zain.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago