Autobus geltoki berria estreinatu dute Zalduondon

Erredakzioa 2020ko mai. 14a, 12:13
Geltoki berria Zalduondon. ZALDUONDOBAI

Udalak lanak aprobetxatu ditu zaborra biltzeko gune bat egokitzeko. 

35.000 euro inbertitu dute Zalduondon autobus geltoki berria egiteko. Autobusentzako baztergune bat egokitzeaz gain, markesina bat ere jarri da, garraio publikoaren erabiltzaileak babesteko. "Azkenean, garraio publikoa erabiltzen duten gure herritarrek modu erosoan egin dezakete eta babestuta eguraldi txarra dagoenean", esan du Gustavo Fernandez Villate Zalduondoko alkateak.

Geltokiaren beraren kokapena Arabako Foru Aldundiko Errepide Zerbitzuarekin adostu du Udalak. Hirigunean puntu irisgarri bat bilatu da, oinezkoentzako zein ibilgailuentzako segurtasun-baldintzak betetzen dituena. Autobusa bazterbidean gelditzen da Agurain-Araia norabidean zirkulatzen ari denean, eta errepidearen beste aldean kontrako norabidean zirkulatzen ari denean.Udalak lanak aprobetxatu ditu ere telekomunikazio zutoin bat kentzeko, kableak lurperatzeko eta eremu horretan zaborra biltzeko gune bat egokitzeko. 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide