Apirilaren 12an eta 13an ospatu behar zituzten Agurainen Sallurtegiko jaiak, eta Pazko Astelehenean hain zuzen ohiko erromeria. Halere, Covid-19ak eragindako osasun krisia medio, Udalak jaia bertan behera uztea erabaki zuen martxoaren amaieran. Alta, aste luze hauetan herriko haurrak erakusten ari diren pazientzia eskertzeko, herriko buruhandiak kalejiran atera dituzte udal zinegotziek eta langileek. Suhiltzaileek lagunduta, kamioi baten gainean ibili dira herriko kaleetan zehar La Peku, La Kondesa, El Koitao eta El Dejau.
Argazkiak eta bideoa: Ernesto Sainz Lanchares, Aguraingo alkatea.