Koronabirusa

Elkartasun sarea sortu dute Zalduondon, bizilagunei laguntzeko

Erredakzioa 2020ko mar. 31a, 10:36

Zalduondo, Arabako Lautadan. / Wikipedia (Zarateman)

Zalduondoko Udalak Covid-19ak eragindako osasun larrialdi egoerari erantzuteko elkartasun sarea bultzatu du. Dagoeneko 22 lagunek osatzen dute.

Gaixorik dauden eta mugikortasun arazoak dituzten herritarrei laguntza emateko helburuarekin sortu dute sarea, botikak eta elikagaiak bezalako oinarrizko produktuak erosteko, premiazko konponketak egiteko edota osasun aholku profesionalak emateko.

Edozein eskaera egiteko edo sarean parte hartzeko 945 31 45 34 telefonoa jarri dute martxan. Kasu guztietan osasun neurriak bermatuko direla azaldu du Zalduondoko Udalak, egitasmoaren berri emateko zabaldu duen oharrean.

"Egoera zail honetan, elkartasuna ezinbestekoa da, eta, gure ustez, instituzioen inplikazioa ezinbestekoa da", adierazi du Zalduondoko alkate Gustavo Fernandez Villatek, eta eskerrak eman die laguntzeko prest dauden guztiei.

Bitartean, desinfekzio lanek jarraitzen dute Zalduondon, udalerriko gune komunetan. Astean hirutan egingo dira lan horiek, 9:00etatik 10:00etara.

Gainera, Zalduondoko kirol eta kultura jarduetarako udal instalazioak eta zentroak itxita daude martxoaren 12tik, eta Udalak herritarren arreta modu telematikoan egiten jarraitzen du. Horrez gain, azpikontratatuta dituen zerbitzuei eutsi die, lanpostuak mantentzeko helburuarekin.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago